946 790 381 | info@grupoarrasate.com

Nor gara?

logoarrasate-grupo

Grupo Arrasate Taldea, INVERSIONES y SERVICIOS ARRASATE, SA eta EKOGI, SL enpresa kudeatzaileen bitartez, etxebizitza-kooperatiben kudeaketa integralean diharduen taldea da, hasiera-hasieratik bezeroen beharrei erantzutea helburu duena. 1989an sortutako familia-iniziatiba baten emaitza gara eta, gaur egun, araubide kooperatiboaren kudeaketaren sektorean diharduen aktorerik esanguratsuenetako bat gara Euskal Herrian. Sektorean liderra izaki, esperientzia, konfiantza eta izen ona eskaintzen ditu Grupo Arrasate Taldeak.

25 urte baino gehiago daramagu etxebizitza-kooperatibak kudeatzen. Urte horietan 1.800etik gora etxebizitza entregatu ditugu eta une honetan beste 900 inguru ari gara kudeatzen. Grupo Arrasate Taldearen estrategia korporatiboaren zutabeak prestigioa, fidagarritasuna eta profesionaltasuna dira.

Indar horiek bezeroaren eta zerbitzuaren kalitate handiaren inguruan ardaztutako negozio eredu batekin lerrokatuta daude, eta horrek guztiak erreferentziazko talde sendoa egiten gaitu sektorean. Proiektu berriak abian jartzeko orduan, administrazio publiko nagusien konfiantza daukagu (Eusko Jaurlaritza, Aldundiak, Udalak, etab.); baita finantza erakunde nagusien babesa ere.

Gure zerbitzuen kalitatea eta gardentasuna bermaturik daude, izan ere, etxebizitza-kooperatiben kudeaketan diharduten enpresen artean lehenak izan gara Kudeaketa arloko ISO 9001:2015 Kalitate Ziurtagiria lortzen.

logoarrasate-3