946 790 381 | info@grupoarrasate.com

Gure zerbitzuak

GURE ZERBITZUAK

Etxebizitza-kooperatiben kudeatzailea

Gure bezeroei bi funtzio nagusi eskaintzen dizkiegu. Lehenik, aholkularitzan jarduten dugu, sustapenen aldi bakoitzaren kudeaketa integrala eginez. Bigarrenik, bazkideen kolektiboa osoki kudeatzen dugu: sorrera, garapena, aldizkako bilerak, etab. Hala, Grupo Arrasate Taldearen zutabeak prestigioa, fidagarritasuna eta profesionaltasuna direnez gero, bazkideak gugan jartzen du bere konfiantza.

Hona hemen Grupo Arrasate Taldeak ematen dituen zerbitzuetako batzuk: aholkularitza juridikoa eta antolaketari buruzkoa, bazkideentzako eta kooperatibaren organoentzako arreta pertsonalizatua, sustapenaren bideragarritasunari buruzko azterketa, lurzoruaren kudeaketa, ekarpenen plangintza eta jarraipena, administrazioarekin lotutako aholkularitza eta kudeaketa (lizentziak, kalifikazioak…), kudeaketa administratiboa (kontabilitatea, zergak…), proiektuen eta eraikuntzaren kudeaketa teknikoa, saldu osteko kudeaketa, etab.

Higiezinen sustapenen bideragarritasun ekonomikoari buruzko azterlanak

Higiezinen sustapenerako lursail egokiak lokalizatzen ditugu, eta bideragarri izateko aukerarik dagoen ebaluatzen dugu. Egindako azterketei eta planteatutako proposamenei dagokienez, erabateko konfidentzialtasuna bermatzen dugu. Lurzorua osoki kudeatzen dugu, erosketatik hasi eta behar diren kalifikazio eta lizentziak eskuratzeraino.

Anboto. Bigarren eskukoen salmenta eta alokairua

Gure etxe agentzia Arrasaten dago. Arrasateko eta inguruetako 2. eskuko etxebizitza, lursail, lokal eta garajeen salmentan eta alokairuan espezializatuta gaude. Zerbitzu hau Debagoienean baino ez dugu ematen. Salmentan dauden higiezin guztiak kontsultatzeko, jo ezazu webgune honetara: www.inmoanboto.com