946 790 381 | info@grupoarrasate.com

OHAR LEGALA

IDENTIFIKAZIOA ETA TITULARTASUNA

www.grupoarrasate.com webgunea INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-ren jabetzakoa da. Informazio Gizartearen Zerbitzuak arautzeko Legearen 10. Artikulua betez, jarraian webgune honen titularrak eta arduradunak identifikatuko ditugu. INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA www.grupoarrasate.com webgunearen administratzailea da eta helbide hau du: ITURRIOTZ 11, BEHEA, 20500 ARRASATE, A-20200820. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan emana du izena: 1229. liburukia, 4544. orrialdearen 10. inskripzioa, 78. folioa. info@grupoarrasate.com INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k www.grupoarrasate.com webgunearen erabiltzaile, hornitzaile eta bisitariei jakinarazi nahi die INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, S.A. merkataritzako enpresa arduratuko dela webgune horretan eskaintzen diren zerbitzu guztiez.

ERABILTZAILEAK BALDINTZAK ONARTZEA

www.grupoarrasate.com webgunera sartzen diren pertsona guztiak Atariaren Erabiltzailetzat joko dira. Erabiltzaile batek www.grupoarrasate.com webgunea erabiltzeak berekin dakar hemen zehazten diren Baldintza Orokor guztiak onartzea; hori hala, baldintza horiekin ados ez dagoen erabiltzaileak webgunea erabiltzeari utzi beharko dio. Erabiltzaileak konpromisoa hartuko du www.grupoarrasate.com ataria, eta baita bertako zerbitzuak eta edukiak ere, aplikatzekoa den indarreko legedian xedatutakoaren aurka ez erabiltzeko. INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k, eta baita atari hau kudeatzen duten enpresek ere, eskubidea izango dute, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, lege oharraren aurka egiten duen edozein erabiltzaileri atarian sartzeko eskubidea kentzeko. INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k eta atari hau kudeatzen duten enpresek eskubidea izango dute edozein unetan Erabilera Baldintza Orokor hauek aldatzeko; baita aplikatzekoak diren baldintza orokor eta bereziak, erabilera araudiak eta oharrak aldatzeko ere. Era berean, eskubidea izango dute edozein unetan webgunearen aurkezpena, konfigurazioa eta kokalekua aldatzeko. Eta eskubidea izango dute, halaber, edukiak eta edukiok erabiltzeko eskatutako baldintzak aldatzeko. Webgunean sartzen den aldiro eta bertako edukiak erabiltzen dituen aldiro, askatasunez, kontzienteki eta erantzukizun osoa bere gain hartuz egiten duela onartuko du erabiltzaileak. Gainera, konpromisoa hartuko du webgunea eta bertako eduki eta aplikazioak egoki eta zuzen erabiltzeko; beti ere aplikatzekoa den legediaren, Baldintza Orokor hauen, moralaren, jeneralean onarturiko ohitura onen eta ordena publikoaren arabera. Erabiltzaileak onartuko du www.grupoarrasate.com webgunera sartzea erabat dohainekoa dela, Baldintza Berezietan adierazitako zerbitzu eta aplikazioen kasuan izan ezik. Halako zerbitzuak argi eta garbi identifikatu ahal izango ditu erabiltzaileak, eta berak erabakiko du horiek erabiltzea ala ez.

WWW.GRUPOARRASATE.COM-EN ERANTZUKIZUNA

INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k ez du bermatzen webgunean dauden elementuak eta informazioa beti eskuragarri egotea, ezta beti behar bezala bistaratu, behera kargatu edo erabili ahal izatea ere, elementuok INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-ren kontroletik kanpo dauden faktoreen ondorioz egon daitezkeelako galarazita, eragotzita edo etenda. INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k eta atari hau kudeatzen duten enpresek ez dute erantzukizunik hartzen, hala tokatuz gero, www.grupoarrasate.com ataritik abiatuz lotura, hiperesteka nahiz esteka bidez hirugarrenen espazio edo webguneetan eskuragarri dagoen informazioaren eta gainerako edukien gainean; era berean, ez du erantzukizunik hartzen hirugarrenen web orri edo guneetako informazioaren eta gainerako edukien gainean, nahiz eta eduki horietatik, lotura, hiperesteka nahiz esteka bidez, www.grupoarrasate.com ataria eskuragarri egon; ezta hirugarren pertsonek nahiz entitateek www.grupoarrasate.com atariaren bidez emandako edo eskainitako produktu eta zerbitzuen gainean ere; eta, batez ere, ez du erantzukizunik hartzen aipatu berri dugunarekin loturik eta jarraian datozen arrazoiak direla-eta gerta litezkeen kalte-galeren gainean:

  1. Erabiltzaileei emandako informazioan, edo informazio horren egiazkotasun, zehaztasun eta nahikotasunean egon litezkeen hutsuneak nahiz gabeziak.
  2. Kontratuak edo kontratu aurreko erlazioak ez betetzea, akatsez betetzea edo behar den garaian ez betetzea.
  3. Informazio gizartearen zerbitzuak ematen dituztenei dagozkien betebeharrak ez betetzea.
  4. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak urratzea.
  5. Jabetza intelektualaren eta industrialaren gaineko eskubideak urratzea, lehia desleiala egitea edo debekatuta dagoen publizitatea egitea.
  6. Datu babeserako eskubidea, lanbide sekreturakoa, ohorerako eskubidea, norbere eta familiaren intimitatea izatekoa eta pertsonen irudirako eskubidea urratzea.
  7. Oro har, aplikatzekoa den edozein lege, ohitura edo jokabide kode ez betetzea.

INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k, gainera, ez du inolako erantzukizunik hartzen, telekomunikazio lineetan izandako edozein huts, gainkarga edo akats dela-eta, edo www.grupoarrasate.com-ekin zerikusirik ez duen edozein gorabehera dela-eta, sistema elektronikoaren funtzionamenduan interferentzia, eten, hutsegite, omisio, telefono matxura, atzerapen, blokeo edo deskonexioen ondorioz gerta litezkeen kalte, galera eta erreklamazioen gainean. Era berean, ez du inolako erantzukizunik hartuko birus informatikoen edo bestelakoen bidez –datozen lekutik datozela ere– egindako legez kontrako mutur-sartzeen gainean, erabiltzaileak www.grupoarrasate.com webgunea baliatzean egindako erabilpen desegokien gainean, ezta erabilitako nabigatzailearen edo nabigatzaile horren bertsio eguneratu gabeen funtzionamendu okerraren ondoriozko segurtasun hutsen gainean ere. INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k ez du erantzukizunik hartuko erabiltzaileek webgunean, horretarako dauden aplikazioen bidez, emandako iritzien gainean. INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k, beraz, ez du erantzukizunik hartuko atariarekin zerikusirik ez duten hirugarren pertsonek bertan jartzen dituzten informazioen zilegitasun, fidagarritasun, egiazkotasun eta zehaztasunaren gainean. Horrek ez du esan nahi, ordea, bai INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k bai atari hau kudeatzen duten enpresek atariaren bidez emango diren zerbitzu guztiak dagozkien titularrekin kontratatzea, produktu originalak eskuratzea eta indarreko legezkotasuna eta Espainiako Ordenamendu Juridikoa errespetatzea bermatuko ez dutenik. Halaber, WWW.GRUPOARRASATE.COM-ek ematen dituen zerbitzuetako atal gisa integratzen diren hirugarrenen edukiak “as is” modura eskatuko dira (bere horretan), eta eskaintzaileak izango dira zerbitzuon egiazkotasun, zilegitasun eta bideragarritasunaren erantzule.

JABETZA INTELEKTUALA

Erabiltzaileak aitortu eta onartu egingo du www.grupoarrasate.com web orrian txertatutako edukien eta bestelako elementuen gaineko jabetza intelektualeko eskubide guztiak INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-renak edo bertan iragartzen diren hirugarrenenak direla. INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA bere webgunearen diseinu grafiko, menu, nabigazioko botoi, HTML kode, testu, testura, grafiko eta webguneko beste edozein edukiri dagozkion eskubideen titularra da. www.grupoarrasate.com webguneko edukia ezingo da, informazioa errekuperatzeko sistemaren bat erabiliz, inola ere eta inongo euskarritan erreproduzitu, aldez aurretik titularraren idatzizko baimena eduki ezean. Halaber, debekatuta dago ustiatzeko modalitate oro; horien artean: edozelako euskarri bidezko erreprodukzio, banaketa, hirugarrenei egindako lagapen, aldez aurreko komunikazio eta eraldaketak, INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-ren berariazko baimena eduki ezean. Debeku horiek ez-betetzeak zilegitasuna emango dio INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-ri, eta baita atari hau kudeatzen duten enpresei ere, dagokien lege akzioei ekiteko. www.grupoarrasate.com-en web orri ofizialetako irudien eta edukien erabilera mugatuta dago. INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k eta atari hau kudeatzen duten enpresek onartzen dute informazioa partekatzeko bitarteko bat dela internet. INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k, eta baita atari hau kudeatzen duten enpresek ere, baimena ematen diete erabiltzaileei WWW.GRUPOARRASATE.COM-en web orriko irudiak eta edukiak erreproduzitzeko, baldin eta aldez aurretik www.grupoarrasate.com-en web orriaren administratzaileari eskaera egiten badiote –info@grupoarrasate.com-era zuzenduta– eta webgunearen jabe den hirugarrenaren baimena lortzen badute.  Jakinarazten da eskaerak balioesteko aplikatuko diren irizpideak honako hauek izango direla, besteak beste:

  • Web orria irabazi asmorik gabea izatea.
  • Web orriak INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE/ARRASATE TALDEA-ren markaren irudi positiboa ematea.
  • Web orrian ez egotea ez material zantarrik ez legez kontrakorik.
  • Irudiak ez aldaraztea.
  •  www.grupoarrasate.com-en produktuak irudikatzen dituzten irudiak baino ez dira erreproduzitu ahal izango.
  • Erreproduzitutako irudien kopurua zentzuzkoa eta koherentea izatea web orriaren xedearekin.
  • Egile eskubideen titulartasuna honelaxe adierazirik egotea: “Copyright © .”;
  • Irudien iturburua www.grupoarrasate.com-en web orrira doan hiperesteka baten bidez adieraztea.
  • Irudiak nahiz edukiak erabiltzen dituen pertsona edo entitatea jakinean egotea, eta onartzea, litekeena dela www.grupoarrasate.com-ek, egoki irizten badio, pertsona edo entitate horrekin harremanetan jarri nahi izatea, www.grupoarrasate.com-en web orriaren eta haren web orriaren artean lotura bat ezartzeko.

“Cookien” teknologia erabiltzea. Dokumentu batean ezarriko da, indarreko legediaren arabera. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du WWW.GRUPOARRASATE.COM-en zerbitzuak eta eduki guztiak baldintza hauek, legea, morala, jeneralean onartutako ohitura onak eta ordena publikoa errespetatuz erabiltzeko. Erabiltzailearen betebeharra izango da www.grupoarrasate.com-en zerbitzuak eta edukiak ez erabiltzea legez kontrako xedez eta ez-legezko ondorioak eragiteko; BALDINTZA hauetan ezarritakoaren kontra egiteko; hirugarrenen interes eta eskubideei kalte egiteko; www.grupoarrasate.com-en zerbitzuak eta edukiak kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu eta hondatzeko; eta erabiltzaileei zerbitzuon eta edukion erabilpen zein gozamen normala galarazteko. INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k ez daki erabiltzaileak zer web  orritan sartzen diren bilaketa zerbitzuaren bidez; ondorioz, ez daki web orri horiek legearen, moralaren edo ordena publikoaren kontrako edukirik duten, jabetze intelektualaren edo industrialaren gaineko eskubideak urratzen dituzten edo edozein akats, huts, birus informatiko edo antzeko software errutinarik ote duten. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du honako gauza hauek ez egiteko:

  1. WWW. GRUPOARRASATE.COM-en erabiltzaileei edozein eratako publizitatea eta komunikazioak bidaltzea saltzeko xedez edo bestelako xede komertzialekin, aldez aurretik eskatu gabe edo INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-ren baimenik eduki gabe.
  2. Aldez aurretik inork eskatu ez eta, inolako baimenik gabe, WWW. GRUPOARRASATE.COM-en denetariko erabiltzaileei bestelako mezuak bidaltzea.
  3. Aldez aurretik inork eskatu ez eta, inolako baimenik gabe, WWW. GRUPOARRASATE.COM-en erabiltzaileei mezu elektronikoen kateak bidaltzea.
  4. Aurreko ataletan adierazitako jarduerak egiteko, WWW. GRUPOARRASATE.COM-en bidez edo Zerbitzuen bidez eskura daitezkeen banaketa zerrendak erabiltzea.
  5. Banaketa zerrendetatik abiatuz bildutako datuak hirugarrenen eskura jartzea edozein xedetarako. Denetariko pertsonei inork eskatu gabe bidalitako mezuekin kaltetuak izan diren erabiltzaileek gertatu zaiena jakinarazi ahal izango diote WWW. GRUPOARRASATE.COM-i; horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko dute info@grupoarrasate.com helbidera.
  6. WWW. GRUPOARRASATE.COM-en edo Zerbitzuen bidez, informazioak eta erabilgarri egon daitekeen edozein material lortzea edo lortzen saiatzea, eta, horretarako, eskura dauden prozedurak ez, baina bestelako batzuk erabiltzea.
  7. WWW. GRUPOARRASATE.COM-en edukiak egoki erabili ez eta aurreikusitakoak ez diren xedeetarako baliatzea, edukiok erreproduzituz, aldatuz edo eraldatuz.

www.grupoarrasate.com osatzen duten eta webgune beraren bidez zabaltzen diren zenbait testu eta elementu grafikoren eta horien aurkezpen eta muntaketaren titular esklusiboa www.grupoarrasate.com da; bestela, testuok ustiatzeko eskubidearen jabe izango da, hirugarrenen bidez akordioak adostu ondoren. Halaber, badira hirugarrenen testu, irudi eta logo batzuk, era berean, jabetza intelektual eta industrialari buruzko legediak babesten dituenak. Atari honek eskaintzen duen materialen jabetza intelektualeko eskubideak material horien egileei dagozkie. INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k ez du inolako lizentziarik edo erabilera baimenik ematen jabetza industrial eta intelektualari dagokionez edo www.grupoarrasate.com-ekin loturiko beste edozein jabetza edo eskubideri dagokionez, hirugarrenekin berariazko akordioren bat adostu ez bada behintzat. Aurrekoa alde batera utzita, WEBGUNE honetako edukia edo elementuren bat xede komertzialetarako edo aipatu ez den funtzioren baterako osorik edo zatika erreproduzitu edo aurkeztea debekatuta egongo da baldin eta tartean INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k emandako berariazko baimen idatzia ez badago. Aurreko guztia bete ezean, INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k dagokien lege akzioak aurkeztu ahal izango ditu. Era berean, debekatuta daude honako hauek:

  • www.grupoarrasate.com-en orri bat www.grupoarrasate.com-ena ez den leiho batean azaltzea “framing” delako teknikaren bitartez, tarteanINVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-ren berariazko akordio bat ez badago behintzat.
  • “http://www.grupoarrasate.com” www.grupoarrasate.com hiperesteka bidez zabaldutako irudi bat www.grupoarrasate.com-ena ez den web orrialde batean “in line linking” delako teknikaren bitartez txertatzea, baldin eta tartean INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-ren berariazko baimenik ez badago.
  • WEBGUNEKO elementuak atera eta “ http://www.grupoarrasate.com” www.grupoarrasate.com hiperestekari edozein kalte eragitea, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren xedapenen arabera, eta Datu Baseen Babes Juridikoari buruzko 96/9/CE Zuzentaraua Espainiako Zuzenbidean txertatzearen gaineko martxoaren 6ko 5/1998 Legearen arabera.

Nolanahi ere, INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k baimendu egin beharko du beste webgune batean www.grupoarrasate.com-era edo bertako edozein barne orrialdetara zuzendutako hipertestuko estekak (hiperestekak) ezartzea, eta, beti ere, orrialdeak leiho oso batean eta dagokien helbideekin agertu beharko dira. Aurrez berariaz eman ez diren eskubideak soilik INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-ren, edo, hala badagokio, www.grupoarrasate.com-ekin kolaboratzen duten hirugarrenen esku egongo dira. www.grupoarrasate.com-en agertzen diren izen komertzial, marka, zeinu bereizgarri, logotipo, ikur, marka misto, figuratibo nahiz nominatiboak INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-renak dira, edo bestela bere esku izango ditu horiek erabiltzeko behar diren lizentziak. Arau hauek onartuta, erabiltzaileak bere datu pertsonalak taldeko enpresei jakinarazteko baimena ematen dio INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-ri, erabiltzailearentzat interesgarriak izan daitezkeen marketin eta sustapen ekintzen berri emateko baino ez, eta beti ere datu pertsonalei buruzko espainiar araudia errespetatuz.

INFORMAZIO TEKNIKOA

Webgune hau bistaratze optimizatu baterako diseinatuta dago, 800×600 edo hortik gorako pantailan eta 256 kolore edo hortik gorako mailan.

PRIBATUTASUN POLITIKA

www.grupoarrasate.com web orriaren bezeroek emandako datu pertsonalek Espainian datuen babesari buruz indarrean dagoen araudiari jarraituko diote beti ere. Jasotako datuak Datu Pertsonalen Fitxategian sartuko dira. Hala jakinarazi zaio Datu Pertsonalak Babesteko Espainiako Agentziari. Titulartasuna INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-rena da; helbidea: ITURRIOTZ 11, BEHEA, 20500 ARRASATE, A-20200820 (Espainia). Fitxategiaren arduraduna denez gero, INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Legea beteko dela bermatzen du. Erabiltzaileak datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu; horretarako, INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-ra jo beharko du, lehenago aipatu dugun egoitza sozialera. INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k segurtasun neurriak ditu erabiltzaileengandik jasotako datuen tratamendu egokia ahal bezain ondo bermatzeko. Lehen ere zehaztu denez, xedea zera da: INVERSIONES Y SERVICIOS ARRASATE, SA-k aurrerago egingo dituen sustapenetan erabiltzaileentzat interesgarriak izan daitezkeen datuak erabili ahal izatea, besterik ez.

COOKIE POLITIKA

WWW. GRUPOARRASATE.COM-ek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu funtzionatzeko, saioa mantentzeko eta erabiltzailearen esperientzia pertsonalizatzeko; baita webgunearen erabilerari buruzko estatistika anonimoak eskuratzeko ere.

Zer dira cookieak?

Cookieak dira erabiltzaileak bisitatutako webguneek haren nabigatzailean gordetzen dituzten fitxategiak. Beharrezkoak dira zerbitzu interaktiboen eskaintzan web nabigazioari abantailak emateko.

Egon daitezkeen cookie motak

  • Saioko cookieak: zure ekipamenduan gelditzen dira aldi baterako, harik eta cookiea erabiltzen duen web orrialdea utzi arte. Ez dira erabiltzailearen disko gogorrean erregistratuta gelditzen.
  • Cookie iraunkorrak: cookie hauek, behin web orrialdea utzita ere, zure ekipamenduak cookieentzat duen espazioan gorderik gelditzen dira, eta web orrialde horretan berriz sartzean informazioa gogoratzen dute nabigazioa errazteko (zerbitzura zuzenean sartzea login prozesua egin behar izan gabe) edo zerbitzu komertzial bat emateko (aurreko bisitaldiekin loturiko produktuak nahiz zerbitzuak eskaintzea). Honelako cookieak ere egon daitezke:
  • Propioak: bisitatutako web orriak berak sortutako cookieak dira.
  • Hirugarrenenak: dena delako webgunean jasotako cookieak dira, webgune horretan ostatu hartu duen hirugarren zerbitzu batek sortuak badira ere. Halakoa da, esaterako, bisitatzen ari garen webgunean dagoen publizitate iragarki edo bannerrak darabilen cookiea. Cookieen helburuak:
  • Helburu teknikoak: beharrezkoak dira web orrialdeak ondo funtziona dezan. Halakoei erabat ezinbesteko ere esaten zaie. Posible egiten dute zerbitzaritik hainbat eta hainbat erabiltzailerengana trafikoa aldi berean bideratzea, sistemara erabiltzaile gisa identifikatzea eta sartzea, etab.
  • Pertsonalizazioa: halakoei esker, erabiltzaile bakoitzak hainbat aspektu konfiguratu ditzake, hala nola webgunea ikusteko nahi den hizkuntza, bistaratze formatuak, etab.
  • Analisia edo errendimendua: webgunearen eremu desberdinetan izandako bisita kopurua eta nabigazio irizpideak neurtzeko aukera ematen dute.
  • Publizitatea: web orrialdeetan eskaintzen den publizitatean eraginkortasun parametroak inplementatzeko aukera ematen dute.
  • Jokabidezko publizitatea: web orrialdeetan eskaintzen den publizitatean, erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioan oinarritutako eraginkortasun parametroak inplementatzeko aukera ematen dute. www.grupoarrasate.com-ek honako cookie hauek erabiltzen ditu:
  • Hirugarrenen cookieak, zehazki, Google Analytics-en cookieak.
  • Cookie propioak, aldi baterakoak eta, behin webean login egin ondoren nabigatu bitartean, saioa mantentzeko helburu bakarra dutenak.

Erabat ezinbestekoak

Erabat ezinbestekoak diren cookieek web orrialdean nabigatzea eta funtsezko funtzioak erabiltzea ahalbidetzen dute. Cookie hauek ez dute biltzen marketin ekintzetarako erabil daitekeen inolako informaziorik; ezta non nabigatu duzun gogorarazten duen informaziorik ere.

COOKIEA IRAUPENA HORNITZAILEA DESKRIPZIOA
__utma Iraunkorra Google Gure webaren erabilerari buruzko estatistika anonimoak jasotzeko aukera ematen diote Google Analytics zerbitzuari.
__utmb 30 minutu Google Gure webaren erabilerari buruzko estatistika anonimoak jasotzeko aukera ematen diote Google Analytics zerbitzuari.
__utmc saioa Google Gure webaren erabilerari buruzko estatistika anonimoak jasotzeko aukera ematen diote Google Analytics zerbitzuari.
__utmz 6 hilabete Google Gure webaren erabilerari buruzko estatistika anonimoak jasotzeko aukera ematen diote Google Analytics zerbitzuari.
nortoo_login saioa La VINIA Erabiltzailearen identifikatzailea gordetzen du.

Nola desinstalatu cookieak

Zure nabigatzailetik www.grupoarrasate.com-ek erregistratutako cookieak ezabatu nahi badituzu, hona hemen nabigatzaile desberdinetarako jarraibideak: Internet Explorer: http://windows.microsoft.com/es-es/internet-explorer/delete-manage-cookies Google Chrome: https://support.google.com/chrome/answer/95647 Firefox: http://support.mozilla.org/kb/delete-cookies-remove-info-websites-stored Safari: http://support.apple.com/kb/ph11920 (ingelesez) • Sartu Safari menura > Hobespenak • Pribatutasuna sekzioan, sakatu Xehetasunak botoia • Hautatu cookieak gordetzen dituen webgunea eta sakatu Ezabatu, edo sakatu Ezabatu Denak cookie guztiak ezabatzeko.