946 790 381 | info@grupoarrasate.com

Anboto Dorrea SCoop en Bilbao

Promozioaren egoera: Egiten ari da

AnbotoDorrea EKoop Bilbon, promozioaren deskribapena

EUSKADIKO BIZITEGI ERAIKIN GARAIENA

Herria: Bilbao, Bizkaia

kokapena: Bilbon,  Garellanon.

Harremanetarako telefonoa: 94 679 03 81.

Azalera: 75 metro karratutik, 127 metro karraturarte.

Zuzendaritza Teknikoa: ROGERS, STIRK, HARBOUR + PARTNERS, arkitektura estudioa.

MERKATUAREN ERANTZUN EZIN HOBEA PROIEKTUARI, SOILIK 3 HILABETEAN  ETXEBIZITZEN %75a BAINO GEHIAGO ERRESERBATUA IZAN DA

Anboto Dorrea SCoop Bilbon 166 etxebizitza libre, 239 garaje eta 166 trastelekuren gure promozio berria da, Garellano eraberrituan. Azal zaitez Bizkaiko hiriburuko bista hoberenaz gozatzera, Euskadiko bizitegi eraikin garaiena izango den horretara; eta gainera, Rogers, Stirk, Harbour & Partners (RSHP) arkitektura estudio britainiar ospetsuak diseinaturikoa.

Garellano Bilboko hirigintzako berrantolaketan berrikuntza handiena izan duen gunea da. Familiak bizitzeko kokaleku egokia da, egin berriak diren bizitegi eraikinekin, aisialdia eta entretenimendurako esparruekin, baita eratze berriko merkataritza jarduera handiarekin ere. Bere kokapenak, bai lurpeko autobus geltokitik, bai metro eta hiribilduaren sarrera/irteeraren saihesbidetik hurbil, komunikazio onenak ematen dizkio, hiriko erdialdetik minutu gutxira.

BIZITZEKO TOKI PRIBILEGIATUA.

Anboto Dorrea SCoop Bilbon promozioak 5 solairu ditu sotoan, 239 garaje eta 166 trastelekurekin, hain zuzen ere; era berean, dorre baten ondoan dago kokatua eta bertako lehen 3 solairuak merkataritza hornikuntzarako dira; 3.a, berriz, komunitatearen hornikuntzarako (gimnasio, “txoko”, igerileku, sauna…) eta gainontzeko 32 solairutan 166 bizileku daude.  Etxebizitza libreak dira, 2 eta 3 logelekin, eta gainera kooperatiba erregimenean. RSHPko arkitekto taldeak eman dion diseinu apain eta dotorearekin, Euskadiko bizitegi eraikin garaiena izango den horrek ongietorria egiten dizu.

Grupo Arrasate Taldeak eraikin jasangarri eta eraginkor baten aldeko apustua egiten du. Horregatik, Anboto Dorrea SCoop-en eraikinaren eskaera energetikoa murriztu eta bere instalakuntzetako etekina hobetzeko beharrezkoak diren atal guztiak landu dira (materialak, berogailu sistema, isolamendua, aurrealdea…). Hori guztiak proiektua A letrarekin egiaztatzeko aukera ematen digu, energetiko mailan. Eraikin horren diseinuak ingurunearekin integratze ezin hobea baimentzen du. Gaur egungo diseinua, garbia eta kolore leunak nabarmentzen dira, baita bere etxebizitza guztietan terraza zabalak ere. Era berean, igogailu panoramiko ikusgarriak aurkituko ditugu, Bizkaiko hiriburuko inguru ederrenak ikusteko aukerarekin. Begirada guztien aurrean, gainditu ezin den luxua.

Anboto Dorrea SCoop Bilbon deitzen den promozioari dagozkion bizilekuek, lehen mailako kalitatea duen hornikuntza dute; baita banaketa eraginkor eta kanpora begirako gelak ere, argitasun handia eta bista izugarriekin. 2 eta 3 logelako etxebizitzak aurkituko ditugu, 26 metro karratuko terrazekin. Horiek hornituta daude, bide batez, beira bikoitzaz jarritako zurgintzarekin, aire isolatzailearen ganbera eta isolamendu akustiko hoberenarekin. Barneko ateak haritzaz eginda daude edo zuriz margotuta. Egongela, hall, pasillo eta logeletako lurrek parketaren antzeko zoru flotagarriaz osatuta daude; sukaldeak eta bainugelak, berriz, lehen mailako kalitatezko portzelanazko gresaz. Berogailuak lur erradiatzaile sistema bat dauka, uraren bidez eta aerotermia teknologiarekin.

BIZITOKI ADIMENTSUAK, ZERBITZU DOMOTIKAREKIN. Etxebizitza guztiek instalakuntza domotika dute, eta euren barnean ondorengo prestazioak dituzte: bidegabe sartze alarma bat, suteen beste alarma bat, horniketa elektrikoaren mozketa ohar bat, klimatizazio kontrol bat eta urruneko telefonorako beste kontrol bat. Jabeen lasaitasun eta ongizate maila hobetzen duen hornidura adimentsua, hain zuzen ere.

Informazio gehiago jasotzeko, Sabino Arana kalea, 35-behean kokatuta dagoen Bilboko gure bulegoan artatuko zaitugu edo hitzordu bat eska dezakezu, ondorengo telefono zenbakira deituz: 94 679 03 81.

Informazio gehiago hurrengo web orrian: www.anbotodorrea.com

AUKERAN DAUDEN TIPOLOGIAK

VIVIENDAM2 SUPERFICIE ÚTILM2 TERRAZADORMITORIOSBAÑOSORIENTACIÓNPLANO PDFPRECIO
20º B95,352632SUR-OESTETIPO B 16-33508.386€
23º B95,352632SUR-OESTETIPO B 16-33527.386€
26º A98,852532SURTIPO A 16-33548.156€
32º B95,352632SUR-OESTETIPO B 16-33564.386€
31º C105,12232OESTETIPO C 16-33564.174€
30º A98,852532SURTIPO A 16-33570.156€

Contact Agent

Fitxa teknikoa