946 790 381 | info@grupoarrasate.com

Arbieto Eraikina EKoop Bilbon

Promozioaren egoera: Egiten ari da

Arbieto Eraikina EKoop Bilbon, promozioaren deskribapena

ETXEBIZITZA GUZTIAK SALDUTA DAUDE, ARRAKASTA HANDIA

Udalerria: Bilbao, Bizkaia

Kokapena: Bilboko erdialdean, Marqués del Puerto, 11, Arbieto kalearekin eskina egiten.

Harremanetarako telefonoa: 94 679 03 81.

Azalera: 84 metro karratutik  148 metro karratura arte.

Zuzendaritza teknikoa:  Jose Maria Smith Solaun Arkitektura Estudioa.

Arbieto Eraikina SCoop Bilbon hiriburu erdian kokatuta dagoen gure promozio berria da. 17 etxebizitza,  Puerto kaleko 11. zenbakian, hain zuzen ere. Promozio hori bilbotar zonalde “dotorean” aurkitzen da, Arbieto eta Marqués del Puerto kaleen arteko elkargunean, konkretuki.

Arbieto Eraikina SCoop 1904. urteko eraikin historiko baten birgaitze integralean oinarritzen da, arkitektura indianoaren adibide bikainenetakoa. Aurrealdea bere osotasunean errespetatuko da eta, aldiz, barruko birgaitze osoari ekingo zaio, bertako eskailera mantenduz, bere katalogazio babestua dela medio. Birgaitze proiektu handi bat, eraikin deigarrienetakoan.

Eraikina beheko solairua, kalearen arrasean, 580 metro karratuko merkataritza lokalekin; eta altueran beste 6 solairutan banatuta dago. Sotoan trastelekuak joango dira.

Promozioak 17 etxebizitza ditu, horietatik 6k 2 logela dituzte, 8k 4 logela eta atikoan dauden 3 bizilekuek 3 logela bakoitzak. Sukaldea guztiz hornitua, bere altzari eta etxetresna elektrikoekin. Lehen kalitatezko materialekin eraikitako bizitoki zabalak. Arbieto Eraikina SCoop Bilbon bilbotar zonalde “dotorenean” bizitzeko aukera ezin hobea da.

informazio gehiago web honetan bila dezakezu: www.arbietoeraikina.com

Contact Agent

Fitxa teknikoa