logo GESTIÓN INTEGRAL DE COOPERATIVAS DE VIVIENDA

ITURRIOTZ, 11 20500
ARRASATE-MONDRAGÓN

Tel. 94 679 03 81 

info@grupoarrasate.com

Blog

GRUPO ARRASATE / Albisteak  / 12 udal-etxebizitza tasatu Arrankudiagan

12 udal-etxebizitza tasatu Arrankudiagan

Garondo Bizigunea SCoop izango da Elexalde auzoko Arrankudiagan 12 udal etxebizitza tasaturen gure hurrengo promozioa. Partzela bizitegi-ingurune finkatu eta urbanizatu batean dago, udalerriaren erdigunean, eta sarbide eta komunikazio ezin hobeak ditu.

Sustapenak 12 etxebizitza izango ditu, horietatik 2 bi logelakoak izango dira, eta gainerako 10ak hiru logelakoak. Barruko azalera erabilgarria 62 metrotik 85 metrora bitartekoa izango da, eta eraikin bakar batean banatuta egongo da: beheko solairua gehi 2 solairu eta 2 atari izango ditu. Etxebizitza guztiek garajea eta trastelekua izango dituzte. Beheko solairuan, 4 etxebizitza, 75 metrorainoko kanpo-espazio zabaletarako sarbideekin. 1. eta 2. solairuetan, 8 etxebizitza, 10 metroko terrazekin.

Bi logelako etxebizitzen prezioak 175.200 €-tik aurrera, eta 3 logelenak 203.200 €-tik aurrera, garajea eta trastelekua barne.

Ezarritako baldintzak betetzen dituzten, kooperatibako bazkide izan nahi duten eta proiektu arkitektonikoko etxebizitzetako bat esleitu nahi duten pertsona guztiek izena eman dezakete interesdunen zerrendan. Zerrenda horrekin zozketa publiko bat egingo da laster, eta eskuragarri dauden etxebizitzen lehentasun- edo hautaketa-hurrenkera esleituko da.

Izena eman ahal izateko, Bilboko gure bulegora jo beharko duzu (Luis Briñas kalea, 20), 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Bertan, sartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituzula egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzu, eta izena emateko eskabide-agiria bete eta sinatu. Gure bulegoan dago eskuragarri agiri hori.

Sustapenaren oinarri arautzaileak, sartzeko baldintza horiek eta eskuratzeko prozedura jasotzen dituztenak, udalaren webgunean daude, eta esteka honen bidez eskura daitezke

Sustapenari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero.