logo GESTIÓN INTEGRAL DE COOPERATIVAS DE VIVIENDA

ITURRIOTZ, 11 20500
ARRASATE-MONDRAGÓN

Tel. 94 679 03 81 

info@grupoarrasate.com

Aretxalde SKoop

Gasteiz

ENTREGATZEAR DAGOEN OBRABABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZEN SUSTAPENA, IKASTETXETIK HURBILAGO

 

Aretxalde Koop. Sozietatea da Babes Ofizialeko 48 Etxebizitzaren (BOE) gure sustapen berria Gasteizen, Aretxabaletan, hiriaren proiekzio eta onarpen handieneko bizitegi-eremuetako bat. Sustapena San Joan Bataiatzailearen elizaren atzean dago, Aretxaplaza merkataritza-gunetik eta CARREFOUR supermerkatutik 2 minutura, eta hiriaren erdigunetik 10 minutu eskasera oinez. Hiriak eskaintzen dituen zerbitzuetatik eta komunikazio-bide nagusietatik pauso batera. Hori guztia orientazio ezin hobearekin.

Sustapenak 48 etxebizitza ditu, garajearekin eta trastelekuarekin, 3 ataritan banatuta. 1, 4 altuerarekin, eta beste 2, 5 altuerarekin. 2 eta 3 logelako etxebizitza zabalak eta kanpoaldekoak, guztiak terraza eta 2 bainugelarekin. 84 metro koadrotik gorako azalera erabilgarriak. Etxabeak lorategi pribatuarekin daude eskuragarri, 51 metro karratutik 98 metro karratura bitarteko azalerekin.

Arrasate Taldean eraikuntza iraunkorraren aldeko apustua egiten dugu. Horregatik, arreta berezia jartzen dugu erosotasun handiena eskaintzen duten eta, aldi berean, eraikinaren energia-eskaria murrizten laguntzen duten alderdietan, errendimendua hobetuz (materialak, fatxadak, berokuntza-sistema, isolamendua…). Horregatik guztiagatik, Aretxalde SCoop-ek Kalifikazio Energetiko gorena du: A LETRA. Horri esker, Europako Zuzentarauak 2018tik energia-kontsumo ia nulua duten eraikinei buruz ezartzen duen araudia bete dezake.

Dauden etxebizitzen artean, bezero bakoitzak bere beharretara gehien egokitzen dena aukeratu ahal izango du, inolako zozketarik gabe, esleipen zuzena baita. Babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko baldintzak:

  • Adin-nagusitasuna izatea edo emantzipatuta egotea.
  • Aurreko bi urteetan etxebizitzarik ez izatea jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo usufruktuan.
  • Azken urtean etenik gabe Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.
  • 9.000 €eta 39.000 €bitarteko urteko diru-sarrera haztatuak, 2018ko ekitaldiko errenta-aitorpenaren arabera.

Aretxalde SCoop-i buruzko informazio gehiago izateko eta etxebizitza bat erreserbatu ahal izateko, joan ALANGUA VIVIENDAS higiezinen enpresaren bulegora (San Prudentzio kalea 4, behea, Vitoria-Gasteiz). Hitzordua ere har dezakezu 945 134 321 telefono-zenbakira deituta. Informazio gehiago www.aretxalde.com webgunean.

Herria: Vitoria-Gasteiz, Araba.
Kokapena: Aretxabaleta auzoan, Carrefour ondoan.
Harremanetarako telefonoa: Viviendas Alangua, 945 134 321.
Arkitektura estudioa: Julian Velasco eta Iker Ortiz de Zarate.
Kalifikazio energetikoa:

Kokapena

BIDEOA

GALERIA

Etxebizitza eskuragarriak

VIVIENDABAÑOSDORMITORIOSM2 TERRAZA 100%M2 Útiles VIVIENDA + 50% TERRAZAM2 Útiles TRASTEROM2 GARAJEPLANO PDFPRECIO TOTAL NOMINAL

Dokumentuak

Kontaktua

Merkaturatzailea

Viviendas Alangua

Telefonoa
945 134 321

Harremanetarako formularioa