logo GESTIÓN INTEGRAL DE COOPERATIVAS DE VIVIENDA

ITURRIOTZ, 11 20500
ARRASATE-MONDRAGÓN

Tel. 94 679 03 81 

info@grupoarrasate.com

Artaleku Bizigunea SKoop

IRUN

ETXEBIZITZA GUZTIAK ESLEITUTA DAUDE 

Artaleku Bizigunea SCoop da gure sustapen berria Irungo erdigunean, Artaleku inguruan, kooperatiba erregimenean, eta kostu-prezioan. Hiru logelako 20 etxebizitza ditu, baita trastelekuak eta sotoko solairuko garajeak ere. Mugako herriaren kokapen ezin hobean dago.

Irungo Artaleku Bizigunea SCoop “oasi” batean dago, hiriaren erdigunean, udaletxetik eta Luis Mariano plazatik metro gutxira, eta berdegune zabalak ditu inguruan. Gipuzkoa etorbidearen eta Artaleku kalearen artean dago, Irun erdialdeko anbulatorioaren eta Artaleku kiroldegiaren ondo-ondoan, eta beharrezko zerbitzu guztiak ditu inguruan. Konexio bikainak ditu; izan ere, metro gutxitan daude hiriko autobus, aldiriko tren eta RENFE linea nagusiak. Ez utzi aukera honi ihes egiten Irungo erdigunean eta kostuaren prezioan bizi ahal izateko.

Artaleku Bizigunea SCoop sustapenak 20 etxebizitza ditu Irunen. Etxebizitza horiek 3 logela dituzte, eta 10 etxebizitzako 2 bloke bikitan banatuta daude (4 beheko solairuan, 93 metro karratu arteko terraza zabalekin; 4 terraza lehen solairuan, eta 2 apartamentu atikotan, 90 metro koadroko terrazekin). Garaje-soto bakarra dute, eta bertan, 36 garaje-plaza eta 28 trasteleku daude. Etxebizitzak altzariz eta etxetresna elektrikoz hornitutako sukaldearekin emango dira.

Arrasate Taldean eraikuntza iraunkorraren aldeko apustua egiten dugu. Horregatik, arreta berezia jartzen dugu erosotasun handiena eskaintzen duten eta, aldi berean, eraikinaren energia-eskaria murrizten laguntzen duten alderdietan, errendimendua hobetuz (materialak, fatxada aireztatua, berokuntza-sistema, isolamendua…). Horregatik guztiagatik, Artaleku Bizigunea SCoop-ek Irungo kalifikazio energetiko gorena du: A LETRA. Horri esker, Europako Zuzentarauak 2018rako energia-kontsumo ia nulua duten eraikinei buruz ezartzen duen araudia bete dezake.

Irungo Artaleku Bizigunea SCoop-i buruzko informazio gehiago nahi baduzu eta erreserba egin nahi baduzu, Irungo gure bulegora joan zaitezke (Luis Mariano kalea 18, behea), Gipuzkoa Etorbideko Colon aparkalekuko arrapalatik edo Donostiako bulegora (Santa Katalina kalea 2, behea, Maria Cristina Hotelaren ondoan). Gure langileekin ere jar zaitezke harremanetan 663 904 680 telefono zenbakira deituz.

Informazio gehiago ere lor dezakezu webgune honetan: www.artalekubizigunea.com

Herria: Irun, Gipuzkoa.
Kokapena: Irungo erdigunean, Irun erdiguneko anbulatorioaren eta Artaleku polidepotiboaren ondoan.
Harremanetarako telefonoa: 663904680
Zuzendaritza teknikoa: Arkitektura estudioa: FIARK ARQUITECTOS.
Kalifikazio energetikoa:

Kokapena

BIDEOAK

GALERIA

3D EREDUA

Etxebizitza eskuragarriak

PISODORMIT.TOTAL M2 UTILESM2 TERRAZABAÑOSCOCINAGARAJETRASTEROPLANOPRECIO

Dokumentuak

Kontaktua

Merkaturatzailea

Oficina Donostia

Telefonoa
663904680

Harremanetarako formularioa