Hasi dira erabilera lagapeneko BOEen lehen kooperatiba eraikitzen
Iada egin da Donostiako Txomin-Enea auzoan 109 etxebizitza babestu eraikitzeko lehen harria jartzeko ekitaldia Eredu horrek etxebizitza eskuratzeko aukera hobetzen du, espekulazioa geldiarazten laguntzen du eta pertsonen parte hartzea sustatzen du Donostia-San Sebastian, BIZIKIDE, S. COOP. etxebizitza kooperatibak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak sustatutako lehiaketa publikoaren esleipendunak, gaur jarri du Donostiako Txomin-Enea auzoan erabilera lagapeneko erregimenean babes ofizialeko 109 etxebizitza eraikitzeko lehen harria. Proiektua Gotzon Gondra Bizikoopeko idazkari nagusiak aurkeztu du. Ekitaldian parte hartu dute, gainera,...