logo GESTIÓN INTEGRAL DE COOPERATIVAS DE VIVIENDA

ITURRIOTZ, 11 20500
ARRASATE-MONDRAGÓN

Tel. 94 679 03 81 

info@grupoarrasate.com

Blog

GRUPO ARRASATE / Albisteak  / KOOPERATIBA-PROIEKTU DESBERDINEN HURRENGO OBRA-HASIERAK

KOOPERATIBA-PROIEKTU DESBERDINEN HURRENGO OBRA-HASIERAK

ARTEKALE KOOP. ELK.ak Gernikan (9 etxebizitza, trasteleku eta merkataritza-lokal, udalerriaren erdigunean dagoen eraikinik enblematikoenetako batean), MEKOLA ERAIKINA S. COOP.k Eibarren (13 etxebizitza, garaje eta trasteleku, arma-hiribilduan kokapen ezin hobean) eta ARETXALDE BI S. COOP.k Gasteizen (62 BOE, garaje eta trastelekuekin, herritarren onarpen bikaina duen eremu batean), dagoeneko lortu dute edo lortzear daude beharrezko obra-lizentzia, ekainetik uztailera bitartean eta udako oporren aurretik eraikitze-lanak has daitezen.

BIZIKIDE KOOP. ELK., Erabilera Lagatzeko Erregimeneko Babes Ofizialeko Etxebizitzen Euskadiko lehen Kooperatiba, Txomin Enearen (Donostia) esparruan, da aurreko urteko udazkenean emandako obrarako udal-lizentzia duen beste proiektu bat. Eraikuntza-proiektuak jasotzen dituen 109 etxebizitzetatik 5 mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat erreserbatuta eta diseinatuta daude, eta 101 etxebizitza merkaturatzeko 3 aste eskasetan erreserbatu dira. Une honetan, interesdunen zerrenda ugaria aintzat hartzen jarraitzeaz gain, kudeaketak egiten ari dira etxebizitza horiek profil hori duten pertsonak biltzen dituzten Gipuzkoako elkarteei egokituta ezagutarazteko.