Aretxalde BI SCoop da Vitoria-Gasteizen babes ofizialeko 62 etxebizitza eraikitzeko gure sustapen berria, Aretxabaletan, hiriaren proiekzio eta onarpen handieneko bizitegi-eremuetako bat. Sustapena San Joan Bataiatzailearen elizaren atzean dago, Aretxaplaza merkataritza-gunetik eta CARREFOUR supermerkatutik 5 minutura, eta hiriaren erdigunetik oinez minutu gutxira. Hiriak eskaintzen dituen zerbitzuetatik eta komunikazio-bide nagusietatik pauso batera. Hori guztia orientazio ezin hobearekin.
Merkatuak ongietorri ezin hobea eman dio kooperatiba-erregimeneko babes ofizialeko etxebizitzen sustapen berri honi, eta horren erakusgarri da gaur egun etxebizitzen % 93 baino gehiago erreserbatuta daudela.
Sustapenak 2 eta 3 logelako 62 etxebizitza ditu, garajearekin eta trastelekuarekin. Etxebizitza horiek kokatuta dagoen lurzatiaren eraikuntza osatzen dute, 1. fasea eraikitzen ari denean. Etxebizitzak 2 eraikinetan banatzen dira. Lehenengoak 42 etxebizitza ditu, 4 eta 5 altuerako 3 ataritan. Bigarrenak 20 etxebizitza ditu, 4 altuerako 2 ataritan. Etxebizitza zabalak eta kanpoaldekoak, 2 bainugelarekin. Guztiek ere gutxienez 9 metro karratuko terraza zabalak izango dituzte. Hiru logelako etxebizitzetan 89 metro karraturainoko barruko azalera erabilgarriak, eta 2 logelakoetan 85 metrorainokoak. Beheko solairuak, kanpoko espazio zabalekin eta erabilgarri dauden atikoekin.
Arrasate Taldean eraikuntza iraunkorraren aldeko apustua egiten dugu. Horregatik, arreta berezia jartzen dugu erosotasun handiena eskaintzen duten eta, aldi berean, eraikinaren energia-eskaria murrizten laguntzen duten alderdietan, errendimendua hobetuz (materialak, fatxadak, berokuntza-sistema, isolamendua…). Horregatik guztiagatik, Aretxalde BI SCoop-ek kalifikazio energetiko gorena du: A LETRA. Horri esker, Europako Zuzentarauak 2018tik energia-kontsumo ia nulua duten eraikinei buruz ezartzen duen araudia bete dezake.
Dauden etxebizitzen artean, bezero bakoitzak bere beharretara gehien egokitzen dena aukera dezake, inolako zozketarik gabe, esleipen zuzena baita.
Babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko baldintzak:
Aretxalde BI SCoop-i buruzko informazio gehiago izateko eta etxebizitza bat erreserbatu ahal izateko, joan ALANGUA VIVIENDAS higiezinen enpresaren bulegora (San Prudentzio kalea 4, behea, Vitoria-Gasteiz). Hitzordua ere har dezakezu 945 134 321 telefono-zenbakira deituta.
Informazio gehiago www.aretxaldebi.com webgunean.
Herria: Vitoria-Gasteiz, Araba