logo GESTIÓN INTEGRAL DE COOPERATIVAS DE VIVIENDA

ITURRIOTZ, 11 20500
ARRASATE-MONDRAGÓN

Tel. 94 679 03 81 

info@grupoarrasate.com

Bizikide SKoop

DONOSTIA

MUGIKORTASUN MUGATUKO PERTSONENTZAT EGOKITUTAKO 3 ETXEBIZITZA ERABILGARRIA

ESLEITUTAKO ETXEBIZITZEN % 100

 

Donostiak babes ofizialeko 109 etxebizitza berri izango ditu Txomin Enean, Eusko Jaurlaritzaren jabetzako lursail batean. Kooperatiba erregimeneko sustapen pribatua da, BIZIKIDE SCoop, eta Eusko Jaurlaritzako orduko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak deitutako lehiaketa publikoaren esleipendun gertatu zen 2019ko uztailean. Bizikide Kooperatiba ARRASATE Taldeak kudeatuko du.

Sustapen honen berezitasuna da etxebizitzak ez zaizkiela bazkide kooperatibistei esleituko, ez jabetzan, ez azalera-eskubidean, ez alokairuan. Kooperatibak bere bazkideei esleituko die etxebizitzaren eta eranskinen erabileraren lagapena 75 urterako (epe horretarako laga du Eusko Jaurlaritzak lurzatiaren azalera-eskubidea), eta sustapena osatzen duten elementu guztien jabetza kooperatibaren esku geratuko da uneoro. Kooperatibistek, erabilera-lagapen horrengatik, hileko zenbateko edo kanon bat ordainduko diote kooperatibari. Zenbateko edo kanon horretan, kooperatibak obrak egin ahal izateko kontratatu duen maileguaren amortizazioaz gain, eraikinaren mantentze-kontzeptuak eta komunitate-gastuak ere jasoko dira. Jabetzaren eta alokairuaren arteko formula bat da, eta horietako bakoitzaren indarguneez baliatzen da.

Izena emateko epea azaroaren 16an hasi zen, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenean, eta interesdunek abenduaren 18ra arteko epea izan dute izena emateko.

Interesdun guztiek babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko baldintzak bete behar dituzte, besteak beste, jabetzako etxebizitzarik ez izatea eta urtean 39.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.

Erabilera lagatzeko erregimeneko etxebizitza-kooperatibak Europako beste herrialde batzuetan jada finkatuta dauden formulak dira, eta Espainiako estatuan ere garapen txiki batzuk izan dituzte. Baina sustapenaren tamaina eta etxebizitza-bolumenagatik, eta, batez ere, Eusko Jaurlaritzak sustapen hori bere jabetzako lursail batean egin ahal izateko egindako bultzadagatik, zalantzarik gabe, Euskadiko eta Estatuko esperientzia garrantzitsuenaren eta garrantzi sozial handienekoaren aurrean gaude, eta, ziur asko, erregimen horretan oinarritutako etxebizitza-sustapen berriak gauzatu ahal izango dira.

Eraikuntza-proiektuak, udalak urriaren 15ean emandako lizentziarekin, 1, 2, 3 eta 4 logelako etxebizitzak izango ditu, eta dagozkien garajeak eta trastelekuak atxikita izango dituzte. Etxebizitza guztiak kanpokoak izango dira, energetikoki jasangarriak (A hizkiko energia-ziurtagiria), eta barrutik diseinatu dira espazio bakoitza behar bezala aprobetxatzeko.

Herria: Donostia, Gipuzkoa

Kokapena: Txomin-Enea, a.300.1 lursaila
Harremanetarako telefonoa: 943 100 234
Zuzendaritza teknikoa: FIARK arquitectura.
Kalifikazio energetikoa:

Kokapena

Dokumentuak

GALERIA

Kontaktua

Merkaturatzailea

Donostiako Bulegoa

Telefonoa
943 100 234

Harremanetarako formularioa